Santa Barbarako Mus Txapelketako izenematea, apirilaren 10era arte

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 7a, 00:00

Apirilaren 15ean hasiko da aurtengo txapelketa, eta izena emateko bikoteko 20 euro ordaindu behar dira.

Apirilaren 15ean hasiko da aurtengo Santa Barbarako Mus Txapelketa. Antolakuntza lanetan buru belarri dabiltza oraindik, eta bikote berantiarrenek izena emateko aukera izango dute apirilaren 10era arte.

Horretarako, elkarteko oholean zintzilik jarri duten zerrendan apuntatu edo info@santabarbaraelkartea.eus helbidera idatzi behar dute jokalariek. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu inskripzioa egiteko momentuan bertan.

Aurtengo edizioan ere sari ederrak izango dira jokoan: irabazleek, txapela janzteaz gain, sagardo kaxa eta bi gazta irabaziko dituzte; bigarren sailkatuek bi sagardo kaxa eta bi ardo lote; eta hirugarren sailkatuek bi sagardo kaxa.

Elkarteko kideek parte hartzeko deia egin diete herritar guztiei: «Txapelketa hau 1955. urtetik dago martxan eta Santa Barbaratik dei egin nahi diegu kide guztiei mus partidek iraun bitartean elkarteko egoitzan sortzen den giro ederraz goza dezaten».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!