Zenbait ekitaldi antolatu ditu EH Bilduk bailarako eta inguruko herrietan

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 7a, 00:00

Hernaniko EH Bilduko kideak, ostiraleko kartel itsasketan.

Kanpaina hastearekin batera, kartelak itsasten aritu ziren ostiralean Hernaniko EH Bilduko kideak. 

Apirilaren 21ean izango dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta dagoeneko martxan dago kanpaina. Ostiralean, kanpaina hasi bezain pronto, kartel itsasketa egin zuten Hernaniko EH Bilduko kideek, eta koalizio subiranistak ekitaldi ugari antolatu ditu datozen egunetarako.

Bihar arratsaldean, 18:45etan hasita, ekitaldi nazionala egingo du EH Bilduk Andoaingo Goiko Plazan. Bertan izango dira Arkaitz Rodriguez legebiltzarkidea eta Sortuko idazkari nagusia eta Pello Otxandiano Lehendakaritzarako zerrendaburua.

Datorren igandean, apirilaren 14an, Hernanin izango da ekitaldi politikoa, Tilosetan. Bertan, Nerea Kortajarena Gipuzkoako EH Bilduko zerrendaburua eta Arkaitz Rodriguez izango dira hizlariak. Eguerdiko 12:30etan hasiko da ekitaldia.

Hernaniko EH Bildutik adierazi dute «hauteskunde berezi batzuen aurrean» daudela, «ezker independentistak hauteskundeak lehiatzeko eta irabazteko aukera errealak» dituelako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!