Udaberriko oporretako azken irteera prestatu du Gaztelekuak

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 7a, 00:00

Udaberriko oporraldia bukatzear den honetan, jarduera berezia prestatu dute Hernaniko Gaztelekuko kideek. Eureka zientzia museora joango dira gaur, goizeko 10:30etatik eguerdiko 14:15etara. Jarduera honekin oporraldi osoan zehar egindako jardueren egutegia borobilduko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!