Tilos 7 Pasan izena eman daiteke

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 6a, 00:00

Bueltan da, beste urte batez, Tilos 7 Pasa pala txapelketa herrikoia. Apiriletik ekainera bitarte jokatuko dute. Aurtengoa 13garren edizioa izango da. Azkenengo urteetan bezala, lau kategoria izango dira: herrikoia, neskena, lehenengo mailakoa eta bigarren mailakoa. Eta parte hartu nahi duenak, hamabost egun ditu izena emateko, apirilaren 12ra arte baitago epea. Horretarako, ondorengo telefono zenbakira deitu edo idatzi behar da: 697 60 78 79. Aurten gainera, izena emateko kuota hamar euro jaitsi da. 40 euro ordaindu behar dira bikoteko, eta txapelketako kamixeta jasoko du opari partehartzaile bakoitzak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!