Denboraldiko martxa hartuta, seigarren irteera egingo du Zikuñako Ama zikloturista taldeak,bihar. Goizeko 08:30etan elkartuko dira Zinkoenean, eta Biriatura joango dira oraingoan. 54 kilometroko ibilbidea osatuko dute, Lapurdiko herrira joan eta buelta. Aurreko igandean, 14 laguneko tropela osatu zuten, Berrobira irteera egiteko.