Irazustabarrena eta Galdos, Paun garaile

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 6a, 00:00

Leire Galdos eta Amaia Irazustabarrena, Pauko txapelketako sariekin.

Grabni txapelketako partiduak gaur eta bihar jokatuko dituzte gipuzkoarrek Gasteizen, Arabaren aurka.

Aste Santuan palak ez du etenik izan. Honela, Leire Galdosek eta Amaia Irazustabarrenak erraz irabazi zuten Paun (Frantzia) paleta larruz jokatutako txapelketa. Joan dan asteburuan jokatu zen, ostiraletik igandera. 

Pazko Astean, berriz, protagonismoa Grabni txapelketak hartuko du. Paleta gomazko partiduak jokatuko dituzte Hernaniko palistek, Gipuzkoarekin. Arabaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Ezker horman, gaur jokatuko dituzte partiduak, Abetxukon, 16:00etatik aurrera. Gipuzkoako partaide dira Leire Galdos eta Amaia Irazustabarrena, baita Garazi eta Nahia Eizmendi, Ane Kerejeta eta Enara Macicior ere. Trinketean, berriz, bihar ariko dira Araba eta Gipuzkoa aurrez aurre, 10:00etan hasita. Leire Galdos, Amaia Irazustabarrena eta Miren Goikoetxea selekzioko parte dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!