Gipuzkoako lehenengo auto elektrikoen superkargagailua martxan, Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 6a, 00:00

Guztira zortzi supergargagailu jarri dituzte Galarretan, eta dagoeneko erabilgarri daude.

Zortzi superkargagailu kokatu dituzte, eta aukera ematen dute auto elektrikoa 15 minutuz kargatzeko, 275 kilometro autonomiara arte. Galarretan kokatutako bateriak kargatzeko zerbitzugunea aste osoan egongo da erabilgarri, egunean 24 orduz.

Teslak, Elon Musken konpainiak, auto elektrikoak kargatzeko bere lehenengo zerbitzugunea estreinatu du Hernanin, zortzi superkargagailurekin. Galarretako aparkalekuan daude kokatuta, Oronaren egoitzaren parean. Bertan, karga azkarreko zortzi puntuetan, marka amerikarreko ibilgailuak entxufatzeaz gain, Teslaren webgunean adierazten den tarifa ordaintzen duten beste auto elektrikoak ere entxufatu daitezke.

Une honetan, Hernaniko superkargagailu berriarekin, guztira 67 instalaziok betetzen dituzte ezaugarriak Espainiar estatuan, baina erabiltzaileek kexak adierazi dituzte «instalazio horien banaketa ez delako hain orekatua». Horrez gain, mugatik kilometro gutxira, Espainiako zenbait zama-gunetan bi ordura arteko itxaronaldiak izan dira. Sortutako polemikari «soluzio» bat emate aldera, Hernanin kokatu dute auto elektrikoak kargatzeko lehenengo zerbitzugunea.

Adituek diote, itxuraz, atzerriko erabiltzaile askok Hernaniko geltokia aukeratuko dutela muga igaro aurretik, auto elektrikoaren bateria kargatzeko. Instalatutako zortzi Tesla superkargagailuek ematen dute 15 minutuz kargatzeko 275 kilometro autonomiara arte, edo 120 kilometroko autonomia izateko aukera izango du autoak, bost minutuz kargatuta. Aste osoan zehar kargatu daiteke autoa, egunean 24 orduz egongo baita erabilgarri zerbitzugunea. Ezaugarri hauekin, Hernani Telsa superkagagailudun zerbitzugunea Euskadiko hirugarrena da,zortzi superkargagailu baititu 250 kilowatteko potentziarekin, gehienez ere. 

Eukal Autonomia Erkidegoan ireki zen lehenengo zerbitzugunea Arabako Arasur industrialdean estreinatu zuten, Rivabellosan, Burgosekin mugan. Bestalde, Bizkaian Teslaren beste gasolina-zerbitzugune bat ere badago, Barakaldoko Megaparken.

 

 

Auto elektrikoak kargatzeko zenbait puntu, bailaran

Gero eta nabariagoa da gasoliorik eta gasolinarik gabeko autoen zirkulazioa egungo errepideetan. Bai, gero eta gehiago dira gizarte honetan auto elektrikoak, eta Euskal Herrira ere iritsi dira. 

Auto elektrikoek bateriak kargatzeko beharrezkoa dute superkargagailu zerbitzu gunea, eta Urumea bailaran apurka-apurka gune hauek ugaritzen doaz. Hernanin, martxan jarri berri duten Galarretako guneaz gain, beste bi zerbitzugune daude; horietako bat kokatzen da Chillida Lekun; eta bestea, berriz, Akarregi bailarako gasolindegian, Karabel auzoan. Chillida Lekukoak bi kargagailu ditu, eta bakoitzak 22 kilowatteko potentzia du; Karabelekoan ere bi kargagailu daude, eta 50 kilowatteko potentziarekin.

Astigarrgan ere hiru gune daude auto elektrikoen bateriak kargatzeko. Horietako bat Inaxio Berasarteko gasolindegian dago eta hiru kargagailu dauzka. Bigarren gunea dago Donostia Hiribidean, Txingurri pentsioan, kargagailu bat dute 60 kilowatteko potentziarekin. Eta azken gunea, Inaxio BerasarteKO Mowiz Trucks parkinean dago: bertan bi kargagailu daude; bat 7,4 kw-eko potentziarekin, eta bestea, 3,7 kw-ekoarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!