Gorputzen burujabetzaren nozioa (maiz ahaztua) oinarrizko printzipio gisa aldarrikatzen dugu. Gure gorputzen burujabetza onartzeak esan nahi baitu norbanako bakoitzak bere osasunari, identitateari eta ongizate orokorrari buruzko erabaki autonomoak hartzeko eskubidea duela. Alegia, ezinbesteko zutabea da pertsona bakoitzak bere gorputzaren gaineko erabateko kontrola izango duela bermatzeko (gorputz hori lurralde gisa ulertuta), kanpoko interferentziarik gabe. Giza-harremanekin lotutako erabakietatik hasi eta genero-identitatea adierazteraino; horregatik, gorputzen burujabetza aitortzea eta errespetatzea agindu etiko eta morala da.
Gorputzen burujabetzak, gainera, askatasun indibidualerako funtsezko oinarria izateaz harago, beste burujabetza-forma batzuk lortzeko oinarriak ere ezartzen ditu, hala nola burujabetza politikoa, kulturala eta ekonomikoa. Izan ere, biztanleria erresiliente eta ahaldundua gai da erabaki politikoak hartzeko prozesuan aktiboki parte hartzeko, bere eskubide politiko, kultural eta ekonomikoak defendatuz eta herri osoaren ongizatean lagunduz.
Beraz, gorputzen burujabetza babestea eta sustatzea ez da bakarrik justizia indibidualaren afera, burujabetza kolektiboa garatzeko ezinbesteko baldintza baizik. Horregatik, Hernani Burujabe batean pentsatzean, ez ahaztu hori gorputz kolektibo gisa ulertzeaz. Ez dugulako herri burujaberik izango ez badugu herritar burujaberik.
Hiruki Larroxa Koop. Elk. Txikia
Hernaniko Elkarlan Sorgunea
Iturola.eus
Florida Auzoa,28 - 20120 Hernani
Talleres Mitxelenak babestutako atala
Eziago Poligonoa, 21
Zikuñaga Auzoa, Hernani
www.talleresmitxelena.eus
