Iftar familiarra gaur, Elizatxo ikastolan

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 5a, 00:00

Ramadan garaian baraua eteteko afaria, iftar izenekoa, familian egingo dute gaur Hernanin. Horretarako gonbitea luzatu du Arrisala zentro kultural islamiarrak, eta Elizatxo ikastolan jarri du hitzordua, arratsaldeko 19:30etarako. Bertaratzeko asmoa dutenei, asistentzia konfirmatzea eskatu diete, telefonoz: 600 652 167 edo 678 292 676.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!