Biriatura joango dira igande honetan, Zikuñako Amako zikloturistak

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 5a, 00:00

Zikloturista taldea Berrobin, aurreko igandeko irteeran.

Denboraldiko martxa hartuta, seigarren irteera egingo du Zikuñako Ama zikloturista taldeak, igande honetan. Goizeko 08:30etan elkartuko dira Zinkoenean, eta Biriatura joango dira oraingoan. 54 kilometroko ibilbidea osatuko dute, Lapurdiko herrira joan eta buelta. Aurreko igandean, 14 laguneko tropela osatu zuten, Berrobira irteera egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!