Baraua apurtzeko afaria familian egingo dute bihar, Elizatxo ikastolan

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 4a, 00:00

Ramadanaren bukaerako festa Atsegindegin, duela bi urte.

Arrisalak antolatuta, arratsaldeko 19:30etan jarri dute hitzordua, eta bertaratzeko gonbitea luzatu dute.

Ramadan betean da komunitate musulmana, eta hitzordu berezia jarri du Hernaniko Arrisala zentro kultural islamiarrak, biharko. Iftar familiarra antolatu du, Elizatxo ikastolan: baraua apurtzeko afaria familian egingo dute, alegia. Arratsaldeko 19:00etan jarri dute hitzordua, eta bertaratzeko gonbitea luzatu dute, une berezi hori konpartitzeko.

Bertaratzeko asmoa dutenei, aldez aurretik konfirmatzea eskatu diete: 600 652 167 eta 678 292 676 telefonoetara deitu dezakete horretarako.

Martxoaren 11n hasi zen Ramadana, eta datorren astean bukatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!