Ezohiko asteburua izan da, zineari dagokionez, Biteriko areto nagusian. Ohiko lauez beharrean, sei egunez izan da pelikulak ikusteko aukera, ostegunean hasita; eta gaurkoa izango da Ikuslearen Eguna, sarrerak merkeago izango dituena (4,5 euro beharrean, 3 euro). Hortaz, astelehenetik asteartera mugitu dute egun berezia, eta gainera, bikoitza izango da menua oraingoan. Bi pelikulak izango dira 7 urtetik gorakoentzat aproposak. Aurrena, 16:30etan hasita, 'Los niños de Winton' jarriko dute, 110 minutuko iraupena duena; eta ondoren, 19:30etan, 'Cazafantasmas: Imperio helado' izango da ikusgai, 125 minutukoa.