Hernaniar ugarik parte hartu zuen, Ostiral Santu egunean, Gurutze Bidean. Ohiturari jarraituz Plazatik irten ziren eta Santa Barbararaino igo ziren gurutzearekin geldialdiak eginez. Eguraldia ez zen izan onena eta agian horregatik aurreko urteetan baino jende gutxiagok parte hartu zuen. Javier Arraztiok eraman zuen gurutzea bide luzez. Aste Santuko ospakizunak gaur amaituko dira pazko astelehenarekin.