Txomin Mugica 3garren, Euskadiko txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 1a, 00:00

DBF modalitatean aletak erabili zituen Txomin Mugicak, Eibarren.

Eibarren Euskadiko Apnea Txapelketan lortu zuen postu hori eta helburua du Espainiako txapelketara sailkatzea.

Txomin Mugica hernaniarrak hirugarren postua lortu zuen Eibarren, Ipuruako igerilekuan, Euskadiko Apnea Txapelketan. Euskoapnea 2024, Eibar Kirol Elkarteko urpekarien batzordeak antolatu zuen, Euskadiko Urpeko Jardueren Federazioarekin elkarlanean. Hiru modalitate izaten dira, STA (geldirik), DNF (mugitzen aletarik gabe) eta DBF (mugitzen aletekin).

Txomin Mugica hirugarren sailkatu zen STAn 6:02ko denborarekin. DNFn 108 metro osatu zituen, nahiz eta ez zuen nahi bezala gozatu. Azkenik aletekin, DBFn, 80 metro egin zituen eta ez zen gustura geratu. Hala ere sailkapen orokorrean, hiru modalitateak batuta, bosgarren amaitu zuen eta Euskadiko Txapelketan hirugarren. 26 parte hartzaile izan ziren Eibarren, 18 mutil eta sei neska.

Maiatzaren erdialdean Sabadellen jokatuko den Espainiako Apnea Indoor Txapelketarako sailkatzea du helburu hernaniarrak. Bertan egoteko, apirilaren 27an Madrilen egingo den txapelketa batean hartuko du parte, markak hobetu eta postua lortzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!