Egun zoriontsua izan zen atzokoa Maria Setefilla Murillo hernaniarrarentzat. 100 urte bete zituen Murillok, urteurren borobil bezain berezia.
Badajozko Retamal de Llerena herrian jaio zen Murillo 1924ko martxoaren 28an, eta 30 urterekin iritsi zen Euskal Herrira. Astigarragako Ergobia auzoan bizi ondoren, Hernaniko erdialdera iritsi zen. Etorri orduko, Carrero lantegian aritu zen lanean, eta hura itxi zutenean Metalcain enkargatu lanak egin zituen. Horrez gain, Hernaniko dendentzako jertseak trikotatzen zituen.
Urteurren berezia dela eta, Hernaniko Udaletik zorion mezua helarazi nahi izan zioten atzoko egunez, eta Xabier Lertxundi alkatearen bisita jaso zuen Murillok.