Hiru pelikula eskainiko dira gaur hasi eta asteartera bitarte Biterin

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 28a, 00:00

'La familia Benetón', 'Cazafantasmas: imperio helado' eta 'Los niños de Winton' izango dira.

Hernaniko zine zaletuak zorioneko dira Aste Santuan. Udaleko kultura sailak apustu indartsua egin du udaberriko oporretarako, eta sei egunez zine pelikulak eskainiko dira Biteri kultur etxean, gaurtik hasita.

Honela, egunero izango dira filmak datorren apirilaren 2ra arte, asteartera arte. Karteleran egongo diren pelikulak ondorengoak dira: La familia Benetón, Cazafantasmas: imperio helado eta Los niños de Winton

Gaurtik igandera arte hiru pelikula eskainiko dira egunero. Astelehenean, apirilaren 1ean, La familia Benetón (16:45etan) eta Cazafantasmas: imperio helado (19:30etan) izango dira ikusgai. Ikuslearen eguna asteartea izango da, eta egun horretan, apirilaren 2an, Los niños de Winton (16:30etan) eta Cazafantamas: imperio helado (19:30etan) proiektatuko dira.

Gaurtik igandera arteko ordutegia ondorengoa izango da: 16:45etan, La familia Beneton; 19:30etan, Cazafantasmas: imperio helado; eta 22:00etan, Los niños de Winton

Denentzako hiru pelikula

Biterin eskainiko diren hiru filmak zazpi urtetik gorakoentzakoak dira. La familia Benetón umorezko pelikula bat da. Toni, gizon kaskagogorra, ezkongabea eta haurrik gabea, umeengandik ihesi doa kosta ahala kosta. Cazafantasmas: imperio helado, 80garren hamarkadako Cazafantasmas pelikulen jarraipena da. Spengler familia dena hasi zen lekura itzuliko da (New Yorkeko suhiltzaile-parke ikonikoa), jatorrizko kazafantasmekin taldea osatzeko. Los niños de Winton II. Munduko Gerrako istorio bat da Ingalaterran kokatua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!