Pertsona transen ikusgarritasuna aldarrikatzeko deia

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 28a, 00:00

Aurten, Loratuz Lotu eta Buruntzaldeko Transmaribibollook, Trans Ikusgarritasunaren eguna (martxoak 31) aldarrikatzeko, apirilak 2an, arratsaldeko 19:00etan antolatu duten manifestazioan parte hartzera animatu dituzte herritarrak. Manifestazioa Hernanin izango da, eta Moio kaletik abiatuko da (Urbieta kaleko oinezkoen zonaldearen ondoan).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!