Igandean egingo dute urteko bosgarren irteera Berrobira zikloturistek

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 27a, 00:00

Urteko bosgarren irteera egingo dute igandean Zikuñagako zikloturistek. Ohi den modura, goizeko 09:00etan jarri dute hitzordua Zinkoenean, eta bertatik Berrobira abiatuko dira. 48 kilometroko ibilbidea osatuko dute. Irteeran parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da klubeko ekipamenduarekin joatea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!