Doberak antolatutako Udaleku Ibiltarien izenematea irekita, dagoeneko

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 27a, 00:00

Bueltan dira Dobera Euskera Elkarteak antolatutako Udaleku Ibiltariak. Maiatzaren 12ra arte dago izena emateko aukera, 'dobera.eus' atarian eta Doberak gaineratu du «kopuruak mugatuak» direla. 12garren edizioa da aurtengoa, eta urteroko helburuari finko eutsi dio Doberak: «udan, opor garaian, gaztetxoak euskerazko aisialdiaz gozatzeko eta erabilera indartzeko. Era berean, umeek eta gazteek natura errespetatu, hezkidetza, elkarlana eta talde sentimendua bultzatu, euskal kultura ezagutu, inguru eta lagun berriak ezagutzea, eta batez ere, ondo pasatzea nahi dugu»

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!