Gimnastak Gipuzkoako txapelketarako, prest

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 27a, 00:00
Hernaniko gimnastak Azpeitiko kiroldegian.

Ainhoa Pradosek eta Nerea Echarrik garaipena lortu zuten sailkapen orokorrean, kadete B eta senior master B mailetan.

Hernaniko gimnastek emaitza oso onak lortu dituzte Azpeitin jokatutako lehiaketan. Kadete, jubenil, senior eta senior master mailetan aritu ziren eta domina mordoa irabazi zituzten erritmikan. «Oso pozik eta harro gaude gimnastek egindako lanarekin. Denboraldiko lehiaketa garrantzitsuena prestatzen jarraituko dute, maiatzak 5ean ospatzen den Gipuzkoako Txapelketan ahalik eta lan txukunena erakutsi ahal izateko». 

Ainhoa Pradosek eta Nerea Echarrik garaipena lortu zuten sailkapen orokorrean, kadete B eta senior master B mailetan. Gainera modalitate batean ere lehenengo postua lortu zuten. Senior A taldeak hirugarren amaitu zuen taldekako sailkapen orokorrean. Jubenil B mailan eta senior B mailan, Jone Aguilarrek eta June Ruedak hirugarren postuak lortu zituzten sailkapen orokorrean eta modalitate batean. Senior master A mailan, Ainara Ruedak irabazi zuen modalitate batean eta bigarren izan zen sailkapen orokorrean. Podiumera ez ziren igo, baina gertu izan ziren jubenil B taldea, Maider Iriondo, Elene Rodriguez, eta June Clemente.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!