Txe Zuzari bazkari omenaldia egingo zaio apirilaren 28an Akarregin

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 26a, 00:00

Datorren apirilaren 28an, Euskal Herriko Mendizale Federazioaren mendeurrena ospatzeko Adarra igoko duten egunean, beste ekitaldi bat antolatu du Mendiriz Mendik. 26 urtez elkarteko presidente izan zen Txe Zuzari urte guzti hauetako lana eskertu eta merezimenduzko omenaldia eskainiko zaio. Horretarako bazkaria antolatu dute Akarregi sagardotegian, apirilaren 28an, 14:00etan. Egun berezi horretan Txerekin egon nahi duten guztiak Mendiriz Mendi elkartetik pasa daitezke izena emateko eta bazkariaren tiketa jasotzeko. Bazkariaren prezioa 35 euro dira eta izena emateko epea apirilaren 22an amaituko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!