Gazte Bandak eta Musika Bandak, Atsegindegi bete zuten

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 26a, 00:00

Hernaniko Gazteen Bandak ireki zuen kontzertua Atsegindegin.

Kontzertu bana eskaini zuten larunbatean, Atsegindegin, Hernaniko Gazte Bandak eta Hernaniko Musika Bandak. Gazteen emanaldiarekin hasi zen, eta helduek hartu zuten lekukoa ondoren. Roberto Pachechoren zuzendaritzapean aritu zen Gazte Banda. Bost pieza eskaini zituzten. Musika Bandak, berriz, Josu Ortiz Delgado konpositore gaztearen errepertorioaren monografikoa eskaini zuen. Laudioarraren zazpi pieza eskaini zituzten. Giro bikaina izan zen, kontzertu guztian zehar eta Atsegindegi bete zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!