Disko berria kaleratu du Ainara Ortegak

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 26a, 00:00
Ainara Ortegak lan berria kaleratu du.

'Txoria nuen maite' izenburupean diskoa dagoeneko salgai dago Elkar dendetan.

Mikel Laboaren musikaren bueltan, Loraldiaren enkarguz, Ainara Ortegak eta beste bost musikarik sortu zuten proposamena diskoan grabatu dute. Iñaki Salvadorren esanetara grabatu du artista hernaniarrak diskoa, ideia, moldaketak eta zuzendaritza Iñaki Salvador berak egin baititu. 

Abenduan argitaratu zuten diskoa, Txoria nuen maite izenburupean. Sei musikarik osatzen dute taldea eta hainbat kontzertu eman dituzte urte hauetan, Japonen, besteak beste. «Ederra izan da esperientzia», dio Ainara Ortegak. 

Diskoa dagoeneko Elkar dendetan dago salgai. 2024ko Jazzaldiaren programazioaren barruan aurkeztuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!