Sei partidutik bost garaipen lortu dituzte, Hernaniko taldeek

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 26a, 00:00

Lider doaz jubenil mailako neskak.

Jubenil mailako neskak lehenengo postuan jarri dira asteburuko garaipenarekin.

Guztira sei partidu jokatu zituzten Hernaniko boleibol jokalariek asteburuan, eta horietatik bost garaipen lortu zituzten. Hernaniko jubenil mailako nesken, Hernani 1 taldeak etxean jokatu zuen Harresi 1 taldearen aurka, eta 3-0eko emaitzarekin, sekulako garaipena lortu zuen. Emaitza ikusita, badirudi partidu erraza izan zela baina, jokoak orekatuak izan ziren. Garaipen honekin, Hernani 1 taldea lider doa.

Kadete mailako mutilek atzeratutako partidua jokatu zuten, Hernani eta Harresi taldeen artean, eta norgehiagoka oso parekatua izan bazen ere,  3-2ko porrotarekin amaitu zuen Hernanik. Kadete mailako neskek,  Hernani 1 taldeak erraz gainditu zuen aurkaria (Arizmendi 1) 3-0 emaitza lortuta. Beste aldetik, Hernani 2 taldeak, Salbatore Mitxelena Zarautz taldea izan zuen aurkari eta Hernanik 3-0 gailendu zen, Zarautzeko taldearen aurka. 

Infantil mailako neskek garaipena lortu zuten Oarso Gorria taldearen aurka, partidu orekatu batean: 3-2.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!