Gazte mailako Aurresku Txapelketa gaur, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 24a, 00:00

Goizeko 11:00etan hasiko da aurresku txapelketa, eta Euskal Herri osoko 31 dantzarik
hartuko dute parte.

Gazte mailako Aurres­ku Txapelketa antolatu dute, gaur goizerako, Hernanin. 11:00etan izango da, Biteri kultur etxeko areto nagusian, eta doakoa izango da sarrera, bertaratu nahi duten guztientzat. Gipuzkoako euskal dan­tzarien biltzarrak antolatu du, Hernaniko Udalak, Gipuz­ko­ako Foru Aldundiak eta Etorkizuna Orain Gipuzkoak lagunduta.

Guztira, 31 dantzarik hartuko dute parte, ondorengo herrietatik etorritakoak: Aduna, Amasa-Villabona, Areso, Donostia, El­goibar, Errenteria, Legazpi, Lei­tza, Lezo eta Zizurkil.

Bi multzotan banatuko dituzte partehartzaileak, adinaren arabera: 2014 eta 2016 urteen artean jaiotakoak A multzoan; eta 2011 eta 2013 urteen artean jaiotakoak B multzoan.

Lau dantza ezberdin eskainiko dizkiete dantzariek ikusleei: Ormatxulo, Agurra, Hondarribi Handia eta Legazpiko zortzikoa. Epaimahaia, berriz, hiru dantzari eta adituk osatuko dute: Katerin Artolak, Nahikari Vizuetek eta Idoia Besadak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!