Zein irizpide daude Hernanin elikagaien zerbitzura jotzeko? Non dago jarraitutako protokoloa edo jarraitu behar dena? Linea batek banatzen al gaitu Hernaniko herritarroi? Hori da askotan buruan dabilkidan galdera, herrian intzidentzia-ekintzak ezagutzen ditudanean.
Baina ez nuen inoiz imajinatu, ekintza horiek nolako garrantzia izan dezaketen sufritzen duen pertsonarengan.
Otsailaren 9an (ostirala), hilero bezala, elikagaiak banatzeko zerbitzura joan nintzen, baliabide ekonomiko urriak dituelako nire familiak, eta zerbitzu horretako boluntarioaren tratu negatiboarekin egin nuen topo.
Jakinarazi zidan, bere aurreiritzi edo irizpidearen arabera, ez nuela laguntza hori merezi, auto berria zeramalako. Ezinegon ikaragarria izan zen, antsietate-krisian amaitu zen, eta asteburu osoa medikaziopean eman nuen.
Hala ere, nahiz eta ez nituen zertan azalpen pertsonalak eman behar, azaldu nion: autoa ez zela berria, 15 urte zituela eta lanerako furgoneta bat zela, matrikula berria zuela Belgikan erosteagatik, eta, horren ondorioz, boluntarioak barkamena eskatu zidan, baina umilazioa sentitu nuen, babesik gabe sentitze hor ez diot inori i opa, gauzak egiteko modu hobeagoak badaudela uste dut. Pertsona horrek uste badu zerbitzua gaizki erabiltzen ari dela, Gizarte Gaietako Sailera jo dezake eta horren berri eman, eta sail horrek gutun bat helarazi edo familia horren egoera egiazta dezake. Ni naiz zerbitzua arautzearekin ados legokeen lehena, egia baita ezinegon haundia sortzen duela zerbitzuaz abusatzen duen jendea ikusteak, askotan elikagaiak edukiontzietan edo elikagaiak oparitzen diren sareetako iragarkietan ikusten direneraino, baina uste dut lan hori udalari dagokiola, eta ez pertsona baten irudipenari edo iritziari.
Idazki honen bidez, Hernaniko elikagaien bankuko zerbitzuaren erabiltzaileei eta hori egiteko ardura duen erakundeari kontzientzia hartzeko balioko diola espero dut.
Eztabaida ireki eta guztion onerako irtenbide bat aurkitzea gustatuko litzaidake.