Korrikarekin batera, festara animatuko dira gaur erraldoiak

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 23a, 00:00

Erraldoiak festara batuko dira, gaur.

11:30etan kale buelta egingo dute, Kaxkotik.

Gaur bigarrenez, Korrikak herriko kaleak zeharkatuko ditu berriro, eta Herburuko erraldoiak festara batuko dira. Goizeko 11:30ak aldera, kalejiran aterako dira Kaxkotik, eta arratsaldean, konpartsakoek kilometroa dute, Atletismo pistan, 17:35etan, Eper tabernaren parean.  

Hala, herritarrei parte hartzeko deia luzatu diete, «animatu goizeko kale bueltara eta arratsaldean etorri gurekin kilometroa egitera!»

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!