'Matxinada contra Auzolan' liburua aurkeztuko du gaur, Joxan Rekondok

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 23a, 00:00

Joxan Rekondoz gain, Imanol Lizarralde historialariak, Andoni Eizagirre ikertzaileak eta Gabriel Otalora idazleak hartuko du parte.

Gaur goizeko 11:00etan, Joxan Rekondoren Matxinada con­tra Auzolan liburuaren aurkezpena egingo dute Biterin. Argitalpen honetan, Rekondok euskal herritarrek gatazkako hamarkadetan bizi izan duten egoera paradogikoa kontatzen du: «Aurrerapen sozial nabarmenarekin batera, indarkeria gizagabearen zama eraman izan dugu». 

Matxinada contra Auzolan liburuak ispiluan jartzen ditu herriaren erronka politiko, sozial eta ekonomikoei aurre egiteko bi modu kontrajarriak: «Alde batetik, tragedia haundia utzi duen indarkeria iraultzailea. Eta, bestetik, guztion ongiaren eta gizarte-eraldaketaren bila egindako lan komunitarioa, herrialdeko indar dinamikoenak horrekin konprometituta egon baitira».

Liburuaren aurkezpen ekitaldian, Joxan Rekondoz gain, Imanol Lizarralde historialariak, Andoni Eizagirre ikertzaileak eta Gabriel Otalora idazleak hartuko du parte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!