Kantuzen kontzertua, Agustindarren elizan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 23a, 00:00

Arratsaldeko 20:00etan hasiko da eliz musika emanaldia. Vivaldiren Gloria RV 589 eskainiko dute, besteak beste. 

Kontzertu berezia eskainiko du gaur arratsaldean Kantuz Abesbatzak, zenbait musikarirekin batera, Agustindarren elizan. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da eliz musika emanaldia, Igor Arroyoren zuzendaritzapean.

Kontzertuan konpositore ezagun askoen obrak eskainiko dituzte, eta Antonio Vivaldiren Gloria RV589 lana izango da plater nagusia: «Vivaldik hainbat Gloria konposatu zituen, bere testua mezaren kanonaren parte delarik. Gloria TV589, re maiorrean, ezagunena da, gutxi gorabehera orduerdi baino gehixeago irauten du», azaldu dute Kantuzeko kideek. Lehenengo zatia amaitutakoan, Brucknerren, Lloyd Webberren, Bachen, Aita Madinaren eta J.J. Arregiren abestiek osatuko dute emanaldiko egitaraua.

Kantuz Abesbatzako kideekin batera, ondorengo musikariak eta abeslariak arituko dira larunbat honetan: «Ana Otxoa (sopranoa), Lucía Gómez (mezzosopranoa), Ana Sanz (oboea), Beñat Isasti (tronpeta) eta Harkaitz Mendoza (organoa).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!