Udaberriko kontzertua eskainiko dute gaur Bandak eta Gazte Bandak

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 23a, 00:00

Josu Ortiz Delgado konpositore gaztearen errepertorioaren monografikoa eskainiko du Hernaniko Musika Bandak.

Arratsaldeko 18:00etan hasiko dira emanaldiak, Atsegindegin. 

Kontzertu bana eskainiko dute gaur arratsaldean Hernaniko Gazte Bandak eta Hernaniko Musika Bandak, Atsegindegin. 18:00etan hasiko da gazteen emanaldia, eta helduek hartuko dute lekukoa ondoren. 

Roberto Pachechoren zuzendaritzapean arituko da Gazte Banda, eta bost obra eskainiko dituzte; horien artean, Coldplay taldearen klasikoak eta Michael Jacksonen hit mix-a. 

Musika Bandak, berriz, Josu Ortiz Delgado konpositore gaztearen errepertorioaren monografikoa eskainiko du: «Horrelako mailako konpositoreek beren obrak Hernaniko Musika Bandak interpretatu nahi izateak asko esaten du herrian dugun musika mailari buruz», azaldu dute antolatzaileek. Guztira, laudioarraren zazpi pieza eskainiko dituzte, eta horietako batean (Jazzphony) bakarlari modura arituko da Aritz Ostolaza saxofoilaria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!