Gipuzkoako Udaberriko Saria jokatuko da asteburuan Hernaniko igerilekuan lurraldeko igerilari onenekin

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 23a, 00:00

Hernaniko igerilekuan goi mailako igeriketa ikusteko aukera izango da.

Gaur eta bihar, goizez eta arratsaldez, Hernanin inoiz antolatu den txapelketarik erakargarriena izango da. Markagailu elektronikoa jarriko da denborak hartzeko. 

Gipuzkoako Udaberriko Saria jokatuko da Hernaniko igerilekuan, gaur eta bihar, lurraldeko igerilari onenekin. Gipuzkoan antolatzen den txapelketarik erakargarrienetakoa da eta Hernanin inoiz antolatu den txapelketarik onenetarikoa, onena ez esatearren, izango da.

Gaur eta bihar, goizez eta arratsaldez izango da saria eta igerilekua itxi egingo da erabiltzaileentzat. Goizean 10:00etan hasiko dira probak eta arratsaldean 16:30etan ekingo zaio jardunaldiari. Gipuzkoako Federazioaren markagailu elektronikoa jarriko da.

Infantil, junior eta absolutu mailetako igerilarientzako txapelketa da. Igerilari bakoitzak banakako lau probatan eta erreleboetan, batean parte hartu ahal izango du gehienez ere. Bakarkako sailkapen bat burutuko da proba bakoitzeko eta kategoria bakoitzeko. Erreleboetako proba bakoitzean sailkapen bat egingo da.

Kategoria absolutuan sailkapen bat burutuko da (gizonezko eta emakumezkoak batera) bakarkako probetan lortutako puntuazio altuenarekin (FINA taularen baitan, igerilari bakoitzaren proba bakar bateko puntuazio altuena soilik kontutan hartuko da). Garaile absolutuak 400 euroko saria izango du (bigarrenak 300 euro, hirugarrenak 200 euro, laugarrenak 150 euro eta bosgarrenak 100 euro), junior onenak 150 euro eta infantilak 100 euro. 

Bailarako igerilariak parte hartzaileen artean

Hernani Kirol Elkarteko igerilariek (Eñaut Zabalegi, Uxue Garmendia, Uxue Santxo,, Lur Elkoro, Aitana Silva, Unax Zabala) parte hartuko dute; Fortunako Hegoiz Lazkoz, Oihan Lizeaga; eta Bidasoa taldeko Enaitz Goñi eta Olatz Altuna ere bertan izango dira. Goñi eta Altuna garaipenaren lehian ibiliko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!