Denboraldiari agur Gijonen, Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 23a, 00:00

Iker Carbajok entsaioa egin zuen Gijonen aurka, Landaren.

Gaur 17:00etan jokatuko da Ohorezko B mailako azken partidua.

Ohorezko B mailako Hernaniko taldeak denboraldiari agur esango dio gaur Gijonen. 17:00etan hasiko da denboraldiko azken partidua Las Mestas zelaian. Hernani liderra da multzoan eta Gijon azkena. Denboraldi osoan asturiarrek ez dute partidurik irabazi eta hernaniarrek erraz irabazi beharko lukete azken partidua. Gero etorriko da denboraldiko balantzea egiteko garaia, baina hirugarren urtez denboraldi berdina burutu du Hernanik.

 

Lehendakaritzarako hauteskundeak

Aurten, Zuzendaritza Batzordea berritzeko unea ireki da. Hau dela eta, batzar berezi bat konbokatuko da prozesuaren faseak eta xehetasunak bideratuko dituen Hauteskunde Batzorde bat izendatzeko. Prozesuan parte hartzeko baldintza batzuk bete behar dira klubeko estatutuetan jasotzen direnak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!