Korrikako omenduei elkarrizketa, biharko Kronikan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 22a, 00:00

Biharko alean argitaratuko dugu Andrea Isasa kolaboratzaileak omenduei egindako elkarrizketa. Aurrerapen modura, Isasak Hernaniko AEKko kideei egindako elkarrizketatxoa da honakoa.

Bihar arratsaldeko 16:30etan omenduko dituzte Juanjo Uria, Malores Etxeberria eta Rikardo Mendiola, Gudarien plazan. «Herriaren alde Euskeraren alde egin duten lanagatik» jasoko dute Hernaniko AEKren aitortza, eta herritar guztiei egin diete parte hartzeko deia.


Zein irizpideren baitan aukeratzen dira KORRIKAko omenduak?

Herriko eragileak izaten dira normalean, baita herritarrak ere. Herrian eragina dutenak izan ohi dira eta, noski, euskerarekin lotura dutenak. Euskaltzaleak dira eta urte osoan zehar euskerari lotuta ibiltzen dira, eta KORRIKAri ere bai. Eredugarriak dira.

 

Zergatik Malores, Juanjo eta Rikardo?

Euskera aintzat hartzen duten hiru herritar dira, eta era berean, herriak ere aintzat ditu.

Aurtengo omenduak, hiru hitzetan?

Lana, konpromisoa, euskaltzaletasuna.

Garrantzitsua da haiek
egindako ekintzak
plazaratzea?

Noski. Nork bere arloan egindako ekarpenak ikusarazi egin behar dira, eta aurtengo omenduek euskerarekin estuki lotuta egin duten eta egiten duten lana nabarmentzea garrantzitsua da.

KORRIKA iristear dagoela eta guztiok urduri, ilusioz… gauden horretan, nolakoa izaten da omenaldiko
momentua?

Oso hunkigarria, zalantzarik gabe. Herriak egiten dien aitortza da, herriaren aurrean jartzen dira eta berezia izaten da guztiontzat. Egindako lanagatik eskerrak emateko unea izaten da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!