Gazte mailako Hernaniko aurresku txapelketa antolatu dute igande goizerako, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 22a, 00:00

Goizeko 11:00etan hasiko da Gazte mailako Hernaniko aurresku txapelketa, Biteriko areto nagusian, eta sarrera doan izango da.

Gipuzkoako euskal dantzarien biltzarrak, Gazte mailako Hernaniko aurresku txapelketa antolatu du iganderako, Hernaniko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Etorkizuna Orain Gipuzkoaren laguntzarekin.

Goizeko 11:00etan hasiko da txapelketa, Biteriko areto nagusian, eta sarrera doakoa izan dela ziurtatu dute antolatzaileek, beraz, edonork du bertaratzeko aukera. Guztira 31 dantzarik hartuko dute parte, ondorengo herrietatik etorrita: Aduna, Amasa-Villabona,  Areso,  Donostia, Elgoibar, Errenteria,  Legazpi, Leitza, Lezo,  eta  Zizurkil. 

Adinaren arabera, 2 sail ezberdinetan banatuko dira; A sailean, 2014, 2015 eta 2016 urteetan jaiotakoek hartuko dute parte; eta B sailean, berriz, 2011, 2012 eta 2013 urteetan jaiotakoek.

Dantzariek ondorengo dantzak eskainiko dituzte: Ormatxulo, Agurra, Hondarribi Handia eta Legazpiko zortzikoa. Epaimahaia, berriz, osatuko dute Katerin Artolak, Nahikari Vizuetek eta Idoia Besadak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!