Amaiera emango zaio gaur, antzerki zikloari

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 21a, 00:00

'Esnearen kolorekoa' antzezlana oholtzaratuko dute gaur, 19:30etan, Biterin.

Hiru eguneko antzerki zikloari amaiera emango zaio gaur, 'Esnearen kolorekoa' antzezlanarekin. Tanttaka Konpainiak eskainiko du obra, arratsaldeko 19:30etan hasita, eta denboran atzera egingo dute antzezlanean: 1830era zehazki (Ingalaterra). Mary da protagonista eta ilea esnearen kolorekoa du «hanka batean arazo fisikoa zuela jaio zen. Baina, familiaren kondenatik ihes egitea lortzen du, bikarioaren emaztea zaintzeko neskame gisa lan egitera bidaltzen dutenean. Orduan izango du irakurtzen eta idazten ikasteko aukera». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!