Ordutegi bereziak, udaberriko oporretan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 21a, 00:00

Aste Santuko jai egunetan, itxita egongo dira HHZ bulegoa eta Kulturarteko Plaza Feminista.

Udaberriko oporrak direla eta, ordutegi aldaketak iragarri ditu Herritarren Harrera Zerbitzuak (HHZ) eta Kulturarteko Plaza Feministak. Martxoak 25etik apirilaren 8ra, goizez bakarrik emango du zerbitzua HHZ bulegoak, eta horrenbestez, ondorengoa izango da ordutegia: goizeko 08:00etatik eguerdiko 14:00etara.

Kulturarteko Plaza Feminista ere goizez egongo da irekita bi aste horietan, goizeko 09:30etatik 14:00etara. Horrez gain, jakinarazi dute martxoaren 23ko, 30eko, eta apirilaren 6ko larunbatetan itxita egongo dela. 

Aste Santuko jai egunetan, berriz, itxita egongo dira, bai HHZ eta baita Kulturarteko Plaza Feminista ere. Apirilaren 8tik aurrera, ohiko ordutegia izango da bi udal zerbitzuetan. 

Turismo informazio puntua, egunero irekita

Kontrara, Turismoko Informazio Puntuak martxoaren 25etik apirilaren 8ra, egunero emango du zerbitzua Gudarien Plaza 5eko Plazara Gunean, ondorengo ordutegian: jai egunetan, eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara, eta beste egunetan, 09:00etatik 14:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!