Malores Etxeberria, Juanjo Uria eta Ricardo Mendiola, aurtengo omenduak

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 21a, 00:00

Hernaniko AEK-k hiru hernaniar omenduko ditu etzi, Korrikaren 23garren edizioaren bueltan. Arratsaldeko 16:30etan izango da omenaldia, plazan.

«Herriaren alde  eta euskeraren alde egin duten lanagatik», Malores Etxeberria, Juanjo Uria eta Rikardo Mendiola hernaniarrak omenduko ditu AEK Euskaltegiak, etzi, Korrikaren 23garren edizioan. Gudarien plazan izango da ekitaldia, arratsaldeko 16:30etan hasita, eta AEK-k herritarrak parte hartzera gonbidatu nahi ditu, «3 omenduei babesa eta aitortza emateko».

Omenduei elkarrizketa irakurgai, etziko Kronikan

Larunbat honetan, Kronikan irakurgai izango duzue hiru omenduei egindako elkarrizketa, Andrea Isasa Kronikako kolaboratzaileren eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!