Antonio Altarribaren 'Yo asesino' liburuaz, abenduko solasaldia

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 8a, 15:35

Abenduaren 13an izango da gaztelaniazko literatur solasaldia Hernanin, eta oraingoan, Antonio Altarribak idatzitako 'Yo asesino' liburua izango dute hizpide. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Udal Liburutegian, eta Slawka Grabowskak gidatuko du saioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!