'Gure kanoa' haurrentzako antzezlana, bihar Biterin

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 1a, 13:39

Haurrentzako antzerki saioa izango da bihar eguerdian, Biteri kultur etxean. 'Gure kanoa' antzezlana eskainiko dute, eguerdiko 12:00etan hasita, 4 urtetik gorako haurrentzat. Sarrerak 3,5 euroan daude salgai, Biterin bertan eta kultura.hernani.eus atarian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!