Hernani Errotzenek bi hitzaldi antolatu ditu gaur eta bihar Biterin

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 20a, 00:00

Hernani Errotzenek, bi hitzaldi antolatu dituzte gaur eta bihar, urteroko konpromiso bera mantenduta: «Historia, herri oroimena edota euskal kulturan garrantzia izan duten pertsonen ekarpenak jorratzea». Gaurko hitzaldian Peio Monteano Sorbet, historian doktorea eta Nafarroako artxibo orokorreko goi teknikaria, izango da hizlaria. Vasconia en los siglos oscuros izenburupean, Inperio erromatarra erortzetik Nafarroako erresuma sortu arteko garaiari buruzko azalpenak emango ditu. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da saioa, Biterin. Bihar, berriz, Joxin Azkue Gabilondo Hernandorena Kultur Elkarteko kideak eskainiko du Nola sortu herriko armarriaren irudi berria hitzaldia. Hau ere 19:00etan izango da, Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!