Gaur goizean egingo dute Dino Korrika adineko pertsonek

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 20a, 00:00

Dinokorrika 2022an ere antolatu zen.

Goizeko 10:30etan abiatuko da Dino Korrika Sandiusterritik, eta herriko kaleetan ibiliko da. 

Hernaniko Udalak eta AEK-k antolatuta, gaur goizean egingo dute adinekoen 'Dino Korrika' Hernanin. Goizeko 10:30etan abiatuko da lasterketa Sandiustrerritik, eta Hernaniko erdiguneko kaleak zeharkatuko ditu. Goiz Eguzkiko kideek Milagrosako aparkalekuan hartuko dute lekukoa, eta bazkide guztiei egin diete parte hartzeko deia. Ondoren, Ttapa ttapa egitasmoko kideen txanda izango da. Korrikak adin guztientzako du lekua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!