Musika banden kontzertua, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 20a, 00:00

Josu Ortiz Delgado konpositore eta zuzendari gaztea.

Atsegindegin 18:00etan hasiko da, Josu Ortiz Delgado konpositore gaztearen errepertorioaren monografikoarekin.

Larunbatean, Atsegindegin, arratsaldeko 18:00etan, Hernaniko Musika Banda Gazteak eta Musika Bandak kontzertu bikoitza eskeiniko dute. Gazteak hasiko dira lehenik bost obra interpretatuz, Roberto Pachecoren zuzendaritzapean. Ondoren helduen saioa hasiko da, eta zazpi obra interpretatuko dituzte. 

Horietatik sei Josu Ortiz Delgado konpositore gazte eta izen haundikoak sortuak. Laudion jaioa duela 25 urte, bere hastapeneko musika ikasketak Bilboko Kontserbatorion egin zituen. Konposizio eta orkresta zuzendaritzako ikasketak burutuak ditu, eta masterrak ere bai Londreseko, eta Madrilgo goi mailako kontserbatorioetan. 

Mundu mailako konposizio txapelketa (Global Music Awards) irabazia du Josu Ortizek, The Himalayas Suite obrarekin eta larunbateko kontzertuan interpretatuko da. Kontzertuan bertan espreski Hernaniko Musika Bandarako, estreinu moduan idatzi duen Urumea entzuteko aukera izango da, eta Jazzphony obran Aritz Ostolaza hernaniar saxofoilari maisua, bakarlari moduan entzuteko aukera izango da. 

 

Korrikarekin bat

Korrika Hernanitik ordu beretsuan pasako dela aprobetxatuz, Hernaniko gazteen eta helduen bandak batera arituko dira, Hernanin hain ezaguna den El Zapa martxa interpretatuz, ongi etorria emanez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!