Ikasturte bukaerako kontzertuak, Hernani Musika Eskolako ikasleek

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 5a, 13:49

Ikasturteari bukaera emateko, kontzertuak eskainiko dituzte Hernani Musika Eskolako ikasleek, ekainean zehar, gaur zortzi hasita. Abesbatza izango da emanaldia eskaintzen aurrenekoa, hilaren 12an, 18:30etan Milagrosan.

Gainerako guztiak Biterin izango dira, 18:30etan hasita: alboka, txalaparta eta trikitixa ikasleak 13an; txistu, dultzaina eta trikitixa ikasleak 14an; tronpetarekin, klarinetearekin eta zeharkako txirularekin dabiltzanak 15ean; pianoko ikasleak 19an; saxofoikoak 20an; akordeoi eta biolin ikasleak 21ean; eta gitarra ikasleak 22an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!