'Eulizakuaren zarata' antzezlana, ekainaren 15ean Biterin

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 5a, 14:07

'Eulizakuaren zarata' antzezlana prestatu du Hernaniko herritar talde batek, eta ekainaren 15ean estreinatuko dute, herrikideen aurrean. Biteri kultur etxean izango da, iluntzeko 20:30etan hasita. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak eskuratu behar dira aldez aurretik, Plaza Feministan edo Kide tabernan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!