Kaxkoan kantari aritzeko zita, hilaren 10ean

Kronika - Erredakzioa 2023ko eka. 4a, 12:59

Ekainaren 10erako jarri du hitzordua Kalez Kale Kantarik, hileroko buelta egiteko. Eguerdiko 12:00etan abiatuko dira Plaza Berritik, eta kantuan osatuko dute kale buelta, Kaxkoan barrena, txistularien laguntzaz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!