Neska infantilek Urumean irabazi dute

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 19a, 00:00

Ezusteko galanta eman zuten Donostian, Gipuzkoako Batel Ligako zortzigarren jardunaldian.

Hernaniko Arraun Elkarteak bi estropada egun izan ditu asteburu honetan. Larunbatean, Maialen traineruak Pasai San Pedroko test-entrenamenduan parte hartu zuen, eta ez zuen egunik onena izan. Azkeneko postuan amaitu zuen. Gainera, beste traineruetatik urrun ibili zen. Bigarren asteburua jarraian izan zen, Hernaniko traineruak test estropada batean parte hartzen zuena.

 

Batelak, gero eta hobeto

Hurrengo egunean, goizez, Gipuzkoako Batel Ligako zortzigarren jardunaldia jokatu zen Urumea ibaiko uretan, Donostian. Eta horretan, ezusteko galanta eman zuen Hernaniko neska infantilen A ontziak. Orain arte, posturik onena hirugarrena zuen, eta lehenengo estropadan azkenaurrena sailkatu zen. Izugarrizko hobekuntza izan du azkeneko bi estropadetan.

Maila absolutuko neskak bigarren izan ziren, promesak laugarren, eta jubenilek bosgarren. Maila guztietan ari dira lehiatzen aurreneko postuetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!