Binako berdinketa, Gipuzkoak eta Bizkaiak

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 19a, 00:00

Irazustabarrenak eta Eizmendik irabazi egin zuten euren partidua, eta galdu Maciciorrek eta Kerejetak.

Grabni txapelketako lau partidu jokatu ziren larunbatean Hernaniko frontoian, palaz. Gipuzkoak Bizkaiaren aurka jokatu zuen, eta binako berdinketa izan zen azkenerako. Gipuzkoaren garaipenak neska eta mutil nagusietan iritsi ziren, eta porrotak, berriz, neska jubeniletan eta 22 urtez azpiko nesketan.

Irazustabarrena, Eizmendi, Macicior eta Kerejeta, Hernaniko ordezkariak

Gipuzkoa ordezkatu zuten Hernaniko palistek, neska nagusietan eta 22 urtez azpikoetan. Nagusietan Irazustabarrenak eta Eizmendik erraz gainditu zi­tuzten Bizkaiako ordezkariak (30-5). Maciciorrek eta Kerejetak berriz, galdu egin zuten (14-30).Ez zen etxeko ordezkaririk izan neska jubeniletan eta mutil seniorretan. Mutiletan, Arregik eta Garaldek 25-6 irabazi zuten, eta nesketan Aldazabal eta Ugartemendia jubenilek 17-30 galdu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!