23 urtez azpiko taldeak galdu egin du Barça Bren aurka

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 19a, 00:00

Hernaniko talde nagusiak asteburu honetan amaituko du denboraldia, pasa berri den asteburuan atseden hartu eta gero. Hori bai, Landaren 23 urtez azpiko mutilek Barça B izan zuten aurrean, eta kataluniarrek erraz irabazi zuten, 7-58.  Hernanik azken lau partiduak galdu ditu, eta aurkariak, berriz, azkeneko lauak irabazi. Alde haundia izan zen bi taldeen artean. Bestetik, 18 urtez azpikoek 12-31 lortu zuten garaipena Gernikaren aurka. 16 urtez azpikoen taldeak, berriz, 31-17 galdu zuen aurkari berdinaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!