Garaipen onak, neska eta mutil jubenilek

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 19a, 00:00

Fortuna 3-0 gainditu zuen Hernanik, neska jubeniletan.

Mutilek Bera Bera gainditu zuten 1-3, eta nesken Hernani 1 taldeak Fortuna A menperatu zuen, 3-0.

Asteburuan neska seniorrek ez zuten partidurik, eta gainerako kategorietan, emaitza ezberdinak izan arren, garaipen gehiago izan dituzte Hernaniko taldeek, porrotak baino. Mutil jubenilek garaipen ona lortu zuten Donostian, Bera Bera taldearen aurka. Partidua ez zen batere erraza izan, 1-3ko emaitzarekin amaitu arren. Lehenengo eta laugarren jokoak izan ziren orekatuenak: 26-24, 12-25, 13-25 eta 25-27.

Neska jubeniletan, Hernani 1 taldeak Fortuna A taldeari ez zion aukerarik eman, eta 3-0eko emaitzarekin amaitu zen partidua (25-15, 25-11 eta 25-16). Hernani 2 taldeak, bere aldetik, asko borrokatu behar izan zuen, eta 2-3 galdu zuen Fortuna B taldearen aurka: 25-23, 22-25, 20-25, 25-12 eta 14-16.

Neska kadeteetan hiru talde ditu Hernanik. Hernani 1 taldeak garaipen ona lortu zuen Aretxabaletan. 1-3ko emaitzarekin gainditu zuen Arizmendi 2 taldea: 5-25, 25-20, 11-25 eta 16-25. Hernani 2 taldeak eman zuen ezusteko txarra, 3-2 galdu baitzuen Aldapeta Maria A taldearen aurka. Garaipena behar zuten hernaniarrek play off postuetan mantentzeko. 25-23, 25-22, 15-25, 11-25 eta 15-8 galdu zuten, eta orain geratzen diren partidu guztiak irabaztera behartuta daude. Hernani 3 taldeak ere ez zuen partidu erraza izan, baina kasu honetan 3-2ko emaitzarekin irabazi zuen Lizardi 1en aurka, 21-25, 13-25, 25-21, 25-21 eta 15-12.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!