Bihartik ostegunera, antzerki zikloak hartuko du Biteriko oholtza

Kronika - Erredakzioa 2024ko mar. 18a, 00:00

'Postdatarik gabeko gutunak'eko eszena bat. Argazkia: Xake Produkzioak.

'Postdatarik gabeko gutunak' antzerkiak ekingo dio antzerki zikloari bihar, Biterin.

Bueltan da antzerki zikloa, martxoan. Bihartik ostegunera bitartean, hiru antzerkiz gozatzeko tartea izango dute hernaniarrek, Biterin. Antzerki guztiak hasiko dira arratsaldeko 19:30etan, eta sarrerak salgai daude Biteriko leihatilan edota 'kultura.hernani.eus' atarian. Antzerki ziklorako bonuak, Biteriko leihatilan salduko dira.

Aurrenekoa izango da, Xake Produkzioakek ekoiztutako 'Postdatarik gabeko gutunak' antzezlana. Mikel da antzezlaneko protagonista, berak, bost urte eman ditu preso, eta ordubete geratzen zaio bizimodu berri bat hasteko. Ordubete hau inoiz parez pare ezagutu ez duen igorle misteriotsu bati eskainiko dio. Izan ere, azken hilabeteetan gutun misteriotsu batzuk jaso ditu bere burua identifikatu ez duen norbaiten partetik. Eskutitz guztiek ezaugarri bera dute: ez dute igorlerik.

Etzi, berriz, A panaderia konpainiaren 'Las que limpian' obraren txanda izango da. Garbitzaileen errealitateak eta aldarrikapenak hartzen ditu baitan antzezlan honek, eta honela laburbildu du 'Las que limpian' obra  A panaderiak konpainiak: «Kartel bat atearen eskulekuan zintzilik: «Mesedez, konpon ezazu gela». Hondartzatik itzultzean, oheak eginda, eskuoihalak garbi eta bainua hartuta. Garbitzen dutenak dira, turismo-sistema prekarizatzaile bat bizkarrean daramaten ikusezinak. Garbitzen dituztenak satira utopiko bat da, hoteletako pisu-zerbitzariek lan-eskubide eta eskubide sozial justuak lortzeko egiten duten borroka antolatuan oinarritua. Horien aurrean, hotel-kateen jabeen diru-goseak. Batzuek ez dute inoiz komunik garbitu, eta batzuek hilean 500 garbitzen dituzte».

Antzeri zikloari amaiera emango dio 'Esnearen kolorekoa' antzezlanak, ostegunean. Tanttaka konpainiak 1830ean kokatu du obra, Ingalaterran. Mary da protagonista eta ilea esnearen kolorekoa du «hanka batean arazo fisikoa zuela jaio zen. Baina, familiaren kondenatik ihes egitea lortzen du, bikarioaren emaztea zaintzeko neskame gisa lan egitera bidaltzen dutenean. Orduan izango du irakurtzen eta idazten ikasteko aukera».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!